MARIOren BAKARRIZKETA (mikro-antzerkia)

“Marioren bakarrizketa” (Enrike Amilibia) 

 

Kaixo, ni Mario naiz. Mutil alaia, pixka bat lotsatia baina lagunartean oso martxosoa! Egunero gustukoak ditudan gauzak egiten ditut.

Aktorea: Enrike Amilibia

Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello

Iraupena: 15 minutu

Hedabideetan:

IRUTXULOko HITZA (2017ko abenduak 13)

http://irutxulo.hitza.eus/2017/12/13/mikroantzerkiak-kontadores-hartuko-du-larunbatean/

ONDA VASCA Gipuzkoako kale nagusia (2017k azaroak 7)

Enrike Amilibia aktorea zuzenean “Marioren Bakarrizketa” antzezten

http://www.ondavasca.com/#/notas-de-prensa/enrike-amilibia-aktorea-zuzenean-marioren-bakarrizketa-antzezten 

———————————————-

BERRIA  (2017ko abuztuak 4)

https://www.berria.eus/paperekoa/1845/032/001/2017-08-04/nahi_dut_ongi_pasatzeko_balio_izatea_publikoari_eskaintzen_diodanak.htm

———————————————-

NOAUA!  (2017ko ekainak 13)

Lehen Antzerki Bakarrizketa Laburren Gaubela  

Elkarrizketak, erreportajeak…

Hainbat izan dira egin dizkidaten elkarrizketak 2007etik. Gehienak ondorengoetaz mintzo ziren: “Kale Antzerki Eguna” (2008-2011), “Topa Eszenika” (2009-2015), Usurbilgo “Txerriki” talde amateurra (2008-2010) eta ATEA TEATROren ekoizpenak  (2015etik), azken hauek antzezlan bakoitzari dagokion atalean ikus daitezkeelarik. Baina, bestelakoak egin dizkidate eta horietako batzuk aukeratu ditut atal honetarako.

Aiurri elkarrizketa 2012

http://aiurri.eus/Andoain/Albisteak/20120709/Alex_Tello_antzerkiaren_mundu_magikoan_murgilduta

Aiurri 2012 14orAiurri 2012 15or

Txintxarri erreportajea 2010Txintxarri 2010 kukuka

Noaua! elkarrizketa 2007

Noaua! 2007

Noaua! 2007 18or

Noaua! 2007 19or

 

JENDARTEAN BIDAIDE

JENDARTEAN BIDAIDEn inklusibitatearen gaia lantzen dugu

HELBURUA
– Sentsibilizazioa:
– Nolakoa da bizi garen jendartea?
– Zer da ezgaitasuna edukitzea? Zer da gai izatea? Zertan?
– Gizartearen isla 55 minututan kondensaturik
– Eztabaida sortu
– Positibotasuna, ikuspegi eraikitzailea zabaldu: guztiok gara artistakKARTELA JENDARTEAN BIDAIDE

“JENDARTEAN BIDAIDE”
Nolako jendartean bizi gara? Zertan datza inklusio parte hartzailea? Antzerki talde honen
esperientziak erantzutera eraman zaitzake.

Talde artistikoa:

Ana Elordi, Anabel Arraiza, Satxa Soriazu, Telmo Irureta, Xanti Agirrezabala eta Eugeni Alzibar.

Lagun gonbidatuak: Ana, Bouchra, Enrike, Irati, Miren…

Zuzeneko musika: Satxa Soriazu pianistaren eskutik.

Zeinu bidezko interpreteak: Jugatx Agirre eta Ainhoa Moiua.

Aurkezlea eta solasaldia: Jurgi Olasagasti (Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa).

Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello

Iraupena: 65 minutu (antzezlanak 50 minutu + solasaldiak 15 minutu inguru)

Estreinaldia: 2015eko irailaren 18an, Usurbilgo Sutegi antzokian. Antolatzailea: “Gattunk” Kilometroak.

Behar teknikoak:
– Obrak zuzeneko musika du eta horretarako pianorentzako konexioa behar da.
– Bestetik mikrofonoak erabiltzen ditugu:
o 4 Diademazko inalanbrikoak (buruan jartzen diren haririk gabekoak)
o 2 Eskuko inalanbrikoak beren bi hankekin.
o Pianistarentzat haria edo kabledun mikrofonoa bere hankarekin.

JENDARTEAN TALDE OSOA

Deskribapena:
Antzerkia eta musika uztartzen dituen proposamen artistiko-inklusiboa.
“Antzerkia antzerkiaren barruan” non antzezle talde anitza aurkituko dugu “Egunero gattunk artistak!” obra prestatzen eta prozesu hori nola biziko duten antzokira bertaratuko diren guztiekin partekatuko dute.
“Jendartean bidaide” ikuskizuna testuinguru jakin batean inklusibitatea erakusten duen
esperientzia bat da, urrats bat, eta zertan datzan jabetzeko adibidea. Bukaeran solasaldia egin ahal izango da Jurgi Olasagastirekin (GKEF).

Sinopsia:
Hamaika lagunek talde artistikoa osatuko dute. Talde berri hau ikuskizuna prestatzera doa eta horretarako zuzendari berri baten gidaritza izango dute. Antzezle bakoitza bere iaiotasunetik ariko da. Zailtasun nabarmen batekin aurkituko dira: denbora epe laburrean prestatu beharko dute jendaurreko emanaldia. Taldeko kideek prozesuak eragindako gogoetak (eta mezuak) abestuko dituzte pianistaren doinuekin batera.
Taldekideen arteko hartu emana eta elkar ulermena funtsezkoa izango da ikuskizuna garatu ahal izateko, lortuko al dute?

GUZTIOK GATTUNK BATZORDEAREN TXOSTENA (2015eko urriak 30): Azpimarratzekoa
 Antzezlanaren indarra azpimarratu behar dugu aniztasuna, ezgaitasuna/gaitasuna eta elkarmendekotasuna adierazteko
 Emozioarekin ikasten dugu: antzerki honen bidez aisa iritsi zitzaien ikusleei inklusibitatearen mezua.
 Zeinu Hizkuntzan ere komunikatu eta antzeztua
Nola garatu ereindako hazia
– Ikusleek eskatu bezala Ikastetxetan ematea gomendatzen da, hezkuntza inlusibo baterantz, ikasleek gaiari buruz hausnartu dezaten.
– Hizketa edo/ta eztabaida bide antola daiteke antzerkia: talde hausnarketa

*Abestia sortu eta grabatu zen: Elkarrekin gara (eta gattunk)
*Bideoklip-ak produzitu ziren antzezleekin (ikus youtuben ATEA TEATRO)

JB ekipo osoa

HEDABIDEETAN:

KARKARA (2016-10-05)  Alex Tello: “Antzezlanean aurkitzen den giroa Berdin-berdinak elkartekoek beren egunerokoan bizitzen dute” http://karkara.eus/orio/1475559309608

BERRIA (2015-09-18) “Ezberdina, baina berdinak” http://www.berria.eus/paperekoa/1833/038/001/2015-09-18/ezberdin_baina_berdinak.htm

NOTICIAS DE GIPUZKOA (2015-09-18) “Nolako jendartean bizi gattunk?” http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/09/18/vecinos/buruntzaldea/nolako-jendartean-bizi-gattunk

GARA (2015-09-17) “Egunero <<gattunk>> artistak” http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2015-09-17/hemeroteca_articles/egunero-gattunk-artistak

jendarteanbidaide-orio

*ZUZENDARIAREN GUTUNA: Jendartean Bidaide antzezlanaren prozesua
Gattunk Kilometroak 2015etik otsailean inklusioari buruz antzezlana prestatzeko proposamena egin zidaten. Inklusioa, hitza berria zen niretzat eta horrekin batera menDekotasunaz ere hitz egin zidaten. Jaso nituen azalpenak interesgarriak egin zitzaizkidan eta proposamena erakargarria. Gaiari buelta batzuk eman eta zerbait pentsatuko nuelakoan geratu ginen, baina, ez nekien antzezlan baten gidoia prestatzeko nola ibiliko nintzen;. martxoa eta maiatzerako bi antzezlan estreinatzekotan nengoen eta bi lanen gidoiak idatzita izan arren jendaurrekoa prestatzeak zeregin ugari eskatzen zuen.
Apirilerako inklusibitateaz gidoi bat idaztea lortu nuen eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko adituekin irakurketa egin ostean, testua balekoa zela eta mezua ondo islatzen zuela baieztatu genuen. Beraz, Usurbilgo lagunei gidoia pasa nien eta begi onez ikusi zutenez, antzezlana nola egin aztertzen hasi ginen.
Orduan hiru zailtasunekin aurkitu ginen: taldea, denbora eta aurrekontua.
Lanerako talde inklusiboa eratu behar genuen. Taldea anitza izan behar zuen, hau da, jendartearen isla edo adierazgarri. Gainera aktoreak antzerkian aritutakoak izatea nahi nuen, izan ere, ezaugarri hori izango zen denek komunean izango zutena. Hori eta jarrera irekia ezagutzen ez zituzten antzezleekin batera lan egiteko.
Obra ekainean estreinatu nahi genuen baina prestaketekin bi hilabetetan oso estu ibiliko ginenez, estreinaldia irailerako uztea erabaki genuen. Gainera, iraileko Topa Eszenikan lan berria estreinatzea aproposa ikusten genuen nahiz eta Kilometroak eguna gertu egon. Gainera, Toparako eskatuta zegoen antzezlan batek kale egin zuen eta haientzako zegoen aurrekontua Jendartean Bidaide obraren prestaketarako bideratu genuen. Bestetik, Kilometroaketik ere diru ekarpena egon zen.
Jendartean Bidaiden aktore profesionalak balore berriekin elkartu nituen. Taldearen tamainak lana areagotzen du eta ezinbestekoa ikusten nuen lehenagotik ezagutzen nituenen profesionalen parte hartzea. Esan, taldea osatzeak ere lan handia eskatu zuela.
Prestaketak hiru asteetan burutu ditugu, bi uztailean eta bestea irailean. Astelehenetik ostiralera, hiru-lau orduko hamabost entsegu. Justu samar.
Antzezlan inklusiboa prestatzeko prest egon daitekeenari lehenbailehen hastea gomendatzen diot, zeren pentsatu behar du zer egin, norekin eta nola.
Jendartean Bidaide bizipen ederra izan da eta emaitzarekin pozik gaude baina lan handia eskatzen du. Prozesuak merezi du.
Alex Tello

INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN

 

KARTELA ORIO inklusioaz formatu txikian

INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN (Jendartean Bidaide 2)

TALDE ARTISTIKOA:

Aktoreak: Xanti Agirrezabala eta Telmo Irureta

Zeinu interpretazioa: Ainhoa Moiua, Arantza Martin, Jugatx Agirre

“Ni ez nintzen gurpildun aulki batean jaio” kontaketa: Telmo Irureta

Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello

SINOPSIA:
Jendartean bizitzen ditugun hainbat errealitateei buruzko elkarrizketa partekatuko dute Telmok eta Xantik. Iaz, inklusioari buruzko “Jendartean bidaide” antzezlanarekin ezagutu ziren. Egungo bi gazte dira eta gaurko lanarekin agertokian ekinean aurkituko ditugu, baina ez dute pertsonaien teatrorik egingo. Aktoreek beren deitura eta pertsonatik antzeztuko dute, hala sinesgarritasun guztiz landu ahal izateko INKLUSIOA eta MENDEKOTASUNArekin konprenitzen ditugun gaiak.

TELMO  – Norberak berea

XANTI   – Bakoitzak bere izaera propioa duelako

TELMO  – Anitzak gara, lagun

XANTI   – Begiak itxita ere bistan da

TELMO  – Bai bistan da bakoitzak bere berezitasunak dituela

XANTI   – Eskerrak!

TELMO  – Zuk zer nahiago duzu izan baztertzailea ala inklusiboa?

XANTI   – Bigarrena. Ni beti positiboan!

TELMO  – Ba, nola pentsatzen duzun eta egunerokoan nola jokatzen duzun ikusita gehiago saiatu beharko zenuke

XANTI   – Eta zuk?

Interpretazio lan hau ez da komedia izango, ezta drama ere. Korapilo batzuk askatuko ditugu gauzak hobetu nahi ditugulako.

Iraupena: 50 minutu

*Nori zuzendua: helduak eta gazteak (12 urtetik aurrera)

*Zeinu bidezko itzulpenarekin egiteko aukerarekin

zeinu logoa

*Inklusioari buruzko lan hau 2015eko irailean Usurbilen “Gattunk” Kilometroak-ek antolatuta estreinaturiko “Jendartean Bidaide” formatu handiko antzelanaren jarraipena da.

BEHAR TEKNIKOAK:
– Toki handietan diademako mikrofono inhalanbriko bi (haririk gabekoak eta buruan jartzeko)

LAGUNTZAILEAK:
G.K.E.F. Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa
Zumaiako Udala (Kultura) eta Gaztetxea

 

HEDABIDEETAN: “INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN” (klik egin)

EUSKADI IRRATIA. Faktoria 2016/09/19

Gaitasun eta ezgaitasunez gogoeta egitera bultzatzen duen antzezlana http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/4397402/euskadi-irratia–faktoria–antzerkia-eta-ezgaitasuna/

UROLA-KOSTAKO HITZA 2016/07/13 Begiak irekitzeko bidaia bat  http://urolakosta.hitza.eus/2016/07/13/jendartean-bidaide-inklusioaz/

NOTICIAS DE GIPUZKOA Jueves, 9 de Junio de 2016

Telmo Irureta, el gran ejemplo de todos los zumaiarras   http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/06/09/vecinos/urola-kosta/telmo-irureta-el-gran-ejemplo-de-todos-los-zumaiarras

EUSKADI IRRATIA. Arratsean 2016/06/06

Kultura: Jendartean bidaide, inklusioaz eta mendekotasunaz. Bi aktore taula gainean, elkarrizketan   http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/osoa/4136784/jendartean-bidaide-antzerki-obra-arratsean-euskadi-irratian/

KARKARA. ORIO

Telmo Irureta: “Ondo pasatzeko eta hausnartzeko antzezlana da”   http://karkara.eus/orio/1465485712900

DIARIOVASCO 2016-06-05

‘Inklusioaz’, formatu txikian , ostiralean kultur etxean   http://www.diariovasco.com/costa-urola/201606/05/inklusioaz-formatu-txikian-ostiralean-20160605004109-v.html

AIURRI 2016-06-01 Inklusioa antzerkira, Adunan aurre estreinaldia

http://aiurri.eus/Eskualdea/Albisteak/20160601/Inklusioa_antzerkira_Adunan_aurre_estreinaldia

 

ARGAZKIAKhttp://www.ionmarkel.com/

_INKLUS BI 00

_INKLUS BI 02

INKLUS BI ZEINUEKIN

ZU GABE (drama)

SINOPSIA:

“Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta orain, gehien behar zaitudanean azaldu zara”. Eskaini halako aukera edozeini, “berriz topo egitea inoiz aurkitzea espero ez duen maite duen harekin”.

Dramaren xedea ikuslea hunkitzea baino gogoetara eramatea da. Pertsonaiek partekatzen duten elkarrizketan zehar gatazka asko azalduko dira. Belaunaldi ezberdinetatik gizartea, familia eta norbanakoari egindako begirada ikusiko dugu. Bizitzaz eta heriotzaz hausnarketa egingo dute. Lan honek aktoreei sentimenduz eta egiarekin jokatzen duen antzezpena eskatzen die.

Xabier Lozanoren argiztapen diseinua, Zumetaren irudiak eszenografian eta Mikel Laboaren musikarekin aurkezten dugu Alex Tellok helduentzako idatzi eta zuzendutako teatroa.

FITXA ARTISTIKOA:

Aktoreak: ANABEL ARRAIZA  eta INAZIO TOLOSA

Gidoia eta zuzendaria: ALEX TELLO

Argiztapena: XABIER LOZANO

Eszenografiako irudiak: ZUMETA

Musika: MIKEL LABOA, BAP!! eta XABIER ZABALA

Eszenografia eta jantziak: ATEA

*Promo bideoa:  ISA F. DE AGIRRE eta EDU GALARDI

ZUZENDARIAREN GUTUNA:

2007an Donostian antolatu zen irrati-antzerki lehiaketarako lan bat prestatu nuen, “Ospitalean”. Bertan, ospitalean gertatutako zenbait eszena azaltzen ziren. Horietako bat ZU GABE draman azaltzen da (lehen ekitaldiaren bukaeran) eta drama honen lehen giltza dela esango nuke.

2014ko martxoan, Victoria Eugeniako gela batetan “Blackbird” antzezlana ezagutu nuen. David Harrowerek 2005ean idatzitako testuaren irakurketarekin hasi eta jendaurrekora arteko prozesuan parte hartzeko aukera izan nuen. Zuzendaria Fernando Bernués zen eta aktoreak  Fariba Shiekhan eta  Isidoro Fernández. Fernandok bere lan egiteko modua erakutsi eta egin genizkion galderak erantzun zizkigun. Lehen mailako lantalde batekin egoteko (eta ikasteko) aukera izan nuen.  “Blacbird” esperientziak, kasualitatez, 2007tik gogoan neukan istorioa nola irudikatu eta idatz nezakeen adierazi zidan.

“Zu gabe” bi pertsonen arteko gau bateko elkarrizketa da. Gogoeta unibertsalak partekatuko dituzte eta ikuslea une askoetan identifikatuta aurkituko da.

Istorioa eraiki ahal izateko, idazle askok egin ohi izan duten moduan, nire bizitzako elementuak erabili ditut, baina dramaturgiaren zerbitzura moldatuta, hots, bigarren maila batean konprenitzen ditudalarik. Izan ere, aktoreek antzeztuko dutena TEATROA izango da eta ez nire bizitza. Horregatik, beti esaten dut nahiago ditudala maila pertsonalean ezagutzen ez nauten ikusleak. Eta ezagutzen nautenei zera eskatzen diet,  dramaz gozatzea ezagutuko ez banindute bezala, zeren nire bizitzako elementu horiek aitzakia baino ez dira. Aitzakia edo baliabideak, zertarako? Antzerki ekintzaren bitartez gogoeta eragiteko adierazpide artistikoa dela medio. Eta arlo pertsonalean, sinopsian aipatzen dudan bezala, gurasoei merezitako keinua egitearren.

Antzerkiarekin ateak ireki eta errealitateri aurre egin ahal diogu

Alex Tello Arostegi

ATEA TEATRO

2015ko otsailean

ZU GABE 800

HEDABIDEETAN:

BERRIA Kultura: Bizitzaren ilunak, aurrez aurre ‘Zu gabe’ lana estreinatuko du gaur Atea Teatrok; bizitzaren inguruan gogoeta egitera darama http://www.berria.eus/paperekoa/2228/033/001/2015-03-14/bizitzaren_ilunak_aurrez_aurre.htm

EUSKADI IRRATIA (apirilak 17) “Arratsean” (Arantxa iturberekin) Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa, Zu gabe Alex Tellok idatzi eta zuzenduta ari dira oholtzaratzen ‘Zu gabe’. Harremanen bat izan zuten biek orain urte asko. Eta urteotan guziotan, zu gabe egon dira. Antzokira arrimatu arte ez dago jakiterik ze lotura mota izan zuten. http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/audioak/osoa/3141952/anabel-arraiza-eta-inazio-tolosa-zu-gabe-arratsean-euskadi-irratian/

DIARIO VASCO (Urola-kosta. Apirilak 9)
Alex Telloren ‘Zu Gabe’ antzezlana izango da larunbatean Sutegin http://www.diariovasco.com/costa-urola/201504/09/alex-telloren-gabe-antzezlana-20150409002935-v.html

INFO7 IRRATIA “Zu gabe” antzezlana ezagutu dugu Alex Tello zuzendariarekin http://info.info7.eus/2015/04/09/elkarrikzeta-alex-tellori-kilometroak-2015-gattunk/

DIARIO VASCO (Urola-kosta) Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa bihar Modelo Aretoan ‘Zu gabe’ lanarekin http://www.diariovasco.com/costa-urola/201504/09/anabel-arraiza-inazio-tolosa-20150409002921-v.html 

GUAIXE (Lakuntza) Arraiza taula gainean http://guaixe.eus/lakuntza/1427902761636

NOAUA! Alex Telloren “Zu Gabe” antzezlana, apirileko #Kilometroak15 ekimeneko lehen hitzordua http://www.noaua.eus/2015/04/08/alex-telloren-zu-gabe-antzezlana-apirileko-kilometroak15-ekimeneko-lehen-hitzordua/

1. ZU GABE Sutegi 2. ZU GABE Sutegi 3. ZU GABE Torresoroa 4. ZU GABE Torresoroa 5. ZU GABE Torresoroa 7. ZU GABE Torresoroa

FILM LABURRAK

AZKEN MUXUA

“Azken muxua” (2017)

Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello
Aktoreak: Elena Irureta eta Telmo Irureta
Edizioa: Isa F. de Agirre
Musika: Xabier Zabala
Irudia: Pixel

DATA INTERESGARRIAK

2017

Abenduak 16, larunbata, Bidebietako (DONOSTIA) Kontadores zentroan, 18:00etatik aurrera “Marioren bakarrizketa” Enrike Amilibiarekin. II. Mikroantzerki Maratoia.

Azaroak 24,ostirala, LEIOAko XXIV. Film Laburren Jaialdian “AZKEN MUXUA” film laburra. 18:30etan Kultur Leioan.

Azaroak 5, igandea, ANDOAINgo Gaztetxean, 18:30etan “Marioren bakarrizketa” Enrike Amilibiarekin.

Azaroak 13, astelehena, 20:00etan PASAIAko Badiako XIX. IKUSKA Nazioarteko Film Laburren Jaialdian, “AZKEN MUXUA” film laburra. Sail Ofiziala.

Azaroak 3, ostirala, 19:00etan OROZKOko II. Film Laburren Jaialdian, “Logelan” (2015) film laburraren proiekzioa.

Urriak 18, ostirala, LEKEITIOko ZINE-BILERAn 19:00etan “AZKEN MUXUA” film laburra. Ikusgarri aretoan.

Urriak 6, ostirala, AMURRIOko antzokian, 19:00etan “AZKEN MUXUA” film laburraren estreinaldia. Begibistan Amurrioko VII Zinema Astea.

Uztailak 28, ostirala, TOLOSAko Orbela tabernan, 23:30etan BAKARRIZKETA LABURREN GAUBELA (Enrike Amilibia, Esther Uria, Telmo Irureta)

Ekainak 16, ostirala, USURBIL, Sutegi, 20:30etan BAKARRIZKETA LABURREN GAUBELA  (Miren Segovia, Esther Uria, Enrike Amilibia, Iñigo Dierez, Telmo Irureta, Amaia Irazabal)

Martxoak 26, igandea, LASARTE-ORIA, Abend taberna, 19:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN

*Martxoak 25, larunbata, OÑATI, Irazan antzerki taldeak antolatuta, 16:00etan “Sorkuntza ikastaroa”

2016

Abenduak 3, larunbata, IRUN, Amaia antzokia, 20:00etan JENDARTEAN BIDAIDE

Urriak 19, asteazkena, LEKEITIO, Ikusgarri aretoa *EKOETIKO TELESAILA: LEHEN ATALA (LABURMETRAIA)

Urriak 18, asteartea, LEKEITIO, Ikusgarri aretoa *AITOR (LABURMETRAIA)

Urriak 6, ostirala, ORIO, Kultur etxean, 22:00etan JENDARTEAN BIDAIDE http://www.orio.eus/eu/albisteak/agenda/item/3944-jendartean-bidaide-antzezlana-izango-da-kultur-etxean-urriaren-6an

Irailak 30, ostirala, ZUMAIA, Aita-Mari antzokia, 22:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN

Irailak 25, igandea, USURBIL, Sutegi antzokia, 15:30etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN

Irailak 20, asteartea, BERGARA, Zabalotegi antzokia, 19:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN (estreinaldi ofiziala)

Irailak 16, ostirala, AZPEITIA, San Agustin aretoa, 23:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN

Ekainak 15, asteazkena, ZUMAIA, Aita-Mari antzokia, 18:00etan ZU GABE

Ekainak 10, ostirala, ORIO, Kultur etxean, 22:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN

Ekainak 7, asteartea, ADUNA, Kultur etxea, 19:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN

Maiatzak 31, asteartea, AZPEITIA, Sanjuandegi auzoa, 21:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN

Otsailak 3, asteazkena, IRUÑA, Nafarroako Antzerki Eskola, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Urtarrilak 2, larunbata, ETXARRI-ARANATZ, Kultur etxea, 19:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

2015

Abenduak 13, igandea, ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo, 19:00etan ZU GABE

Abenduak 6, igandea, DURANGO, San Agustin, 13:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Azaroak 27, ostirala, LARRAUL, Eliza, 20:00etan ZU GABE

Azaroak 27, ostirala, LEKEITIO, Ikusgarri aretoa *AUPA ZINEMA! LABURMETRAIA

Azaroak 25, asteazkena, LEKEITIO, Ikusgarri aretoa *ZU GABE LABURMETRAIA

Azaroak 6, ostirala, BERA, ostatuan, 22:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Azaroak 5, osteguna, AZPEITIA, San Agustin ganbara, 21:00etan ZU GABE

Irailak 28, asteartea, DONOSTIA, Kortxoenea gaztetxea, 19:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Irailak 20, igandea, BURLATA, Gaztelekua 19:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Irailak 19, larunbata, DONOSTIA, Kutxa aretoa (Arrasate kalea) *AUPA ZINEMA! LABURMETRAIA

Irailak 19, larunbata, DONOSTIA, Egiako Porrontxoak, 18:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Irailak 18, ostirala, USURBIL, Sutegi, 19:00etan eta 22:00etan JENDARTEAN BIDAIDE (estreinaldia)

Ekainak 28, igandea, IGELDO, Itxas-aurre, 20:30etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Maiatzak 22, ostirala, AÑORGA, Jolas-etxea, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Maiatzak 21, osteguna, AMARA, Vía fora taberna, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Maiatzak 14, osteguna, GROS, Txangai taberna, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA

Maiatzak 8, ostirala, INTXAURRONDO, Makrobiotikoa, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA (ESTREINALDIA)

Apirilak 24, ostirala, ZIZURKIL, Kultur etxea, 20:00etan ZU GABE

Apirilak 11, larunbata, USURBIL, Sutegi, 20:00etan ZU GABE

Apirilak 10, ostirala, ZARAUTZ, Modelo, 22:00etan ZU GABE

Martxoak 28, larunbata, ANTZUOLA, Torresoroa, 19:00etan ZU GABE

Martxoak, 22, igandea, TOLOSA, Topic, 19:00etan ZU GABE

Martxoak 14, larunbata, LASARTE-ORIA, Manuel Lekuona kultur etxea, 19:00etan ZU GABE (ESTREINALDIA)

Otsailak 27, ostirala, USURBIL, Sutegi, 18:30etan ZU GABE