INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN

 

KARTELA ORIO inklusioaz formatu txikian

INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN (Jendartean Bidaide 2)

TALDE ARTISTIKOA:

Aktoreak: Xanti Agirrezabala eta Telmo Irureta

Zeinu interpretazioa: Ainhoa Moiua, Arantza Martin, Jugatx Agirre

“Ni ez nintzen gurpildun aulki batean jaio” kontaketa: Telmo Irureta

Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello

SINOPSIA:
Jendartean bizitzen ditugun hainbat errealitateei buruzko elkarrizketa partekatuko dute Telmok eta Xantik. Iaz, inklusioari buruzko “Jendartean bidaide” antzezlanarekin ezagutu ziren. Egungo bi gazte dira eta gaurko lanarekin agertokian ekinean aurkituko ditugu, baina ez dute pertsonaien teatrorik egingo. Aktoreek beren deitura eta pertsonatik antzeztuko dute, hala sinesgarritasun guztiz landu ahal izateko INKLUSIOA eta MENDEKOTASUNArekin konprenitzen ditugun gaiak.

TELMO  – Norberak berea

XANTI   – Bakoitzak bere izaera propioa duelako

TELMO  – Anitzak gara, lagun

XANTI   – Begiak itxita ere bistan da

TELMO  – Bai bistan da bakoitzak bere berezitasunak dituela

XANTI   – Eskerrak!

TELMO  – Zuk zer nahiago duzu izan baztertzailea ala inklusiboa?

XANTI   – Bigarrena. Ni beti positiboan!

TELMO  – Ba, nola pentsatzen duzun eta egunerokoan nola jokatzen duzun ikusita gehiago saiatu beharko zenuke

XANTI   – Eta zuk?

Interpretazio lan hau ez da komedia izango, ezta drama ere. Korapilo batzuk askatuko ditugu gauzak hobetu nahi ditugulako.

Iraupena: 50 minutu

*Nori zuzendua: helduak eta gazteak (12 urtetik aurrera)

*Zeinu bidezko itzulpenarekin egiteko aukerarekin

zeinu logoa

*Inklusioari buruzko lan hau 2015eko irailean Usurbilen “Gattunk” Kilometroak-ek antolatuta estreinaturiko “Jendartean Bidaide” formatu handiko antzelanaren jarraipena da.

BEHAR TEKNIKOAK:
– Toki handietan diademako mikrofono inhalanbriko bi (haririk gabekoak eta buruan jartzeko)

LAGUNTZAILEAK:
G.K.E.F. Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa
Zumaiako Udala (Kultura) eta Gaztetxea

 

HEDABIDEETAN: “INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN” (klik egin)

EUSKADI IRRATIA. Faktoria 2016/09/19

Gaitasun eta ezgaitasunez gogoeta egitera bultzatzen duen antzezlana http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/4397402/euskadi-irratia–faktoria–antzerkia-eta-ezgaitasuna/

UROLA-KOSTAKO HITZA 2016/07/13 Begiak irekitzeko bidaia bat  http://urolakosta.hitza.eus/2016/07/13/jendartean-bidaide-inklusioaz/

NOTICIAS DE GIPUZKOA Jueves, 9 de Junio de 2016

Telmo Irureta, el gran ejemplo de todos los zumaiarras   http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/06/09/vecinos/urola-kosta/telmo-irureta-el-gran-ejemplo-de-todos-los-zumaiarras

EUSKADI IRRATIA. Arratsean 2016/06/06

Kultura: Jendartean bidaide, inklusioaz eta mendekotasunaz. Bi aktore taula gainean, elkarrizketan   http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/osoa/4136784/jendartean-bidaide-antzerki-obra-arratsean-euskadi-irratian/

KARKARA. ORIO

Telmo Irureta: “Ondo pasatzeko eta hausnartzeko antzezlana da”   http://karkara.eus/orio/1465485712900

DIARIOVASCO 2016-06-05

‘Inklusioaz’, formatu txikian , ostiralean kultur etxean   http://www.diariovasco.com/costa-urola/201606/05/inklusioaz-formatu-txikian-ostiralean-20160605004109-v.html

AIURRI 2016-06-01 Inklusioa antzerkira, Adunan aurre estreinaldia

http://aiurri.eus/Eskualdea/Albisteak/20160601/Inklusioa_antzerkira_Adunan_aurre_estreinaldia

 

ARGAZKIAKhttp://www.ionmarkel.com/

_INKLUS BI 00

_INKLUS BI 02

INKLUS BI ZEINUEKIN