ZU GABE (drama)

SINOPSIA:

“Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta orain, gehien behar zaitudanean azaldu zara”. Eskaini halako aukera edozeini, “berriz topo egitea inoiz aurkitzea espero ez duen maite duen harekin”.

Dramaren xedea ikuslea hunkitzea baino gogoetara eramatea da. Pertsonaiek partekatzen duten elkarrizketan zehar gatazka asko azalduko dira. Belaunaldi ezberdinetatik gizartea, familia eta norbanakoari egindako begirada ikusiko dugu. Bizitzaz eta heriotzaz hausnarketa egingo dute. Lan honek aktoreei sentimenduz eta egiarekin jokatzen duen antzezpena eskatzen die.

Xabier Lozanoren argiztapen diseinua, Zumetaren irudiak eszenografian eta Mikel Laboaren musikarekin aurkezten dugu Alex Tellok helduentzako idatzi eta zuzendutako teatroa.

FITXA ARTISTIKOA:

Aktoreak: ANABEL ARRAIZA  eta INAZIO TOLOSA

Gidoia eta zuzendaria: ALEX TELLO

Argiztapena: XABIER LOZANO

Eszenografiako irudiak: ZUMETA

Musika: MIKEL LABOA, BAP!! eta XABIER ZABALA

Eszenografia eta jantziak: ATEA

*Promo bideoa:  ISA F. DE AGIRRE eta EDU GALARDI

ZUZENDARIAREN GUTUNA:

2007an Donostian antolatu zen irrati-antzerki lehiaketarako lan bat prestatu nuen, “Ospitalean”. Bertan, ospitalean gertatutako zenbait eszena azaltzen ziren. Horietako bat ZU GABE draman azaltzen da (lehen ekitaldiaren bukaeran) eta drama honen lehen giltza dela esango nuke.

2014ko martxoan, Victoria Eugeniako gela batetan “Blackbird” antzezlana ezagutu nuen. David Harrowerek 2005ean idatzitako testuaren irakurketarekin hasi eta jendaurrekora arteko prozesuan parte hartzeko aukera izan nuen. Zuzendaria Fernando Bernués zen eta aktoreak  Fariba Shiekhan eta  Isidoro Fernández. Fernandok bere lan egiteko modua erakutsi eta egin genizkion galderak erantzun zizkigun. Lehen mailako lantalde batekin egoteko (eta ikasteko) aukera izan nuen.  “Blacbird” esperientziak, kasualitatez, 2007tik gogoan neukan istorioa nola irudikatu eta idatz nezakeen adierazi zidan.

“Zu gabe” bi pertsonen arteko gau bateko elkarrizketa da. Gogoeta unibertsalak partekatuko dituzte eta ikuslea une askoetan identifikatuta aurkituko da.

Istorioa eraiki ahal izateko, idazle askok egin ohi izan duten moduan, nire bizitzako elementuak erabili ditut, baina dramaturgiaren zerbitzura moldatuta, hots, bigarren maila batean konprenitzen ditudalarik. Izan ere, aktoreek antzeztuko dutena TEATROA izango da eta ez nire bizitza. Horregatik, beti esaten dut nahiago ditudala maila pertsonalean ezagutzen ez nauten ikusleak. Eta ezagutzen nautenei zera eskatzen diet,  dramaz gozatzea ezagutuko ez banindute bezala, zeren nire bizitzako elementu horiek aitzakia baino ez dira. Aitzakia edo baliabideak, zertarako? Antzerki ekintzaren bitartez gogoeta eragiteko adierazpide artistikoa dela medio. Eta arlo pertsonalean, sinopsian aipatzen dudan bezala, gurasoei merezitako keinua egitearren.

Antzerkiarekin ateak ireki eta errealitateri aurre egin ahal diogu

Alex Tello Arostegi

ATEA TEATRO

2015ko otsailean

ZU GABE 800

HEDABIDEETAN:

BERRIA Kultura: Bizitzaren ilunak, aurrez aurre ‘Zu gabe’ lana estreinatuko du gaur Atea Teatrok; bizitzaren inguruan gogoeta egitera darama http://www.berria.eus/paperekoa/2228/033/001/2015-03-14/bizitzaren_ilunak_aurrez_aurre.htm

EUSKADI IRRATIA (apirilak 17) “Arratsean” (Arantxa iturberekin) Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa, Zu gabe Alex Tellok idatzi eta zuzenduta ari dira oholtzaratzen ‘Zu gabe’. Harremanen bat izan zuten biek orain urte asko. Eta urteotan guziotan, zu gabe egon dira. Antzokira arrimatu arte ez dago jakiterik ze lotura mota izan zuten. http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/audioak/osoa/3141952/anabel-arraiza-eta-inazio-tolosa-zu-gabe-arratsean-euskadi-irratian/

DIARIO VASCO (Urola-kosta. Apirilak 9)
Alex Telloren ‘Zu Gabe’ antzezlana izango da larunbatean Sutegin http://www.diariovasco.com/costa-urola/201504/09/alex-telloren-gabe-antzezlana-20150409002935-v.html

INFO7 IRRATIA “Zu gabe” antzezlana ezagutu dugu Alex Tello zuzendariarekin http://info.info7.eus/2015/04/09/elkarrikzeta-alex-tellori-kilometroak-2015-gattunk/

DIARIO VASCO (Urola-kosta) Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa bihar Modelo Aretoan ‘Zu gabe’ lanarekin http://www.diariovasco.com/costa-urola/201504/09/anabel-arraiza-inazio-tolosa-20150409002921-v.html 

GUAIXE (Lakuntza) Arraiza taula gainean http://guaixe.eus/lakuntza/1427902761636

NOAUA! Alex Telloren “Zu Gabe” antzezlana, apirileko #Kilometroak15 ekimeneko lehen hitzordua http://www.noaua.eus/2015/04/08/alex-telloren-zu-gabe-antzezlana-apirileko-kilometroak15-ekimeneko-lehen-hitzordua/

1. ZU GABE Sutegi 2. ZU GABE Sutegi 3. ZU GABE Torresoroa 4. ZU GABE Torresoroa 5. ZU GABE Torresoroa 7. ZU GABE Torresoroa